Goi mendi gidariak
Mendizaletasunaren jarduera guztiak

1976az geroztik planetako mendi eta herri hurbilenetara eta urrutienetara eramaten zaitugu

Xendazaletasuna

Herrialde bakoitzak bere Mendiak ditu eta mendi inguru horiek inguru magiko bat osatzen dute. Herrialde bateko mendi bidexidorrak ezagutzeak laguntzen gaitu herri horren tokirik izkutuenak ezagutzen, non bere ohitura eta pertsona esanguratsuenak gordetzen dira. Euskalherria, Kreta, La Palma, Madeira, Eskozia, Alpeetako herrialdeak: bidexidor magikoak.

Haitz
en eskalada

Eskalatzea mendizale batek dasta dezakeen plazer handienetako bat da. Gaur egun eskalatzaileak aurre egiteko gai diren zailtasunak handiagoak direnez, eskaladan guztiontzat lekua egotera iritsi da: Lehenengo gradutik 9raino guztiontzat lekua dago. Aldi berean, Haitz eskaladaren teknikak ezagutzea, soka eta mosketoiak erabiltzera ohitzea, segurtasunez rapelatzeko gai izatea, Pirinioetan, Pikotan eta Alpeetan igoera interesgarriak egin ahal izateko ateak irekitzen dizkiguten teknikak dira. Mendiak eta Herriak-en urte osoan zehar eskalatzeko egitarauak eskeintzen ditugu.

Goi
mendia

Goi-Mendiak barneko abentura zaporea mantentzen du oraindik, goi-mendiaren paisaia araztasun-sinbolo bat da eta askatasuna gogoratzen du. Naturara hurbiltzeko modu bat da era erradikalenean: glaziarretara hurbiltzea, ekaitzetara, haizera eta ere zeru urdin sakonetara. Naturarekiko kontaktu horretatik aurrera soka-lagunekin erlazio sakona agertzen da. Goi-Mendia ardura bereziarekin dago tratatua gure programetan eta alde batetik gure ikastaroetan heziketarik zabalena ematen saiatzen gara, eta aldi berean oso eskaintza zabala dugu mundu berezi horretara hurbiltzeko.

Eskia

Neguan mendia zuriz janzten denean mendizaleak eskiatzaile bihurtzen gara eta elurretan gure eskiekin irristatzea lehentasun bihurtzen da. Elurrak pertsonak erakartzen dituen zerbait sakona du, eta hirian elurra egiten duen egunetan eta autoetako eta autobusetako trafikoa geldotzen denean, poztasun berezia agertzen da kaleetan. Gurekin eskiatzera gonbidatzen zaituztegu mendian, basoetan, pistetan eta leku urrunetan ere.

Trekkinga

Mendi-herri bat ezagutzeko modu onenetako bat bere mendikateetan barrentzea eta haiengatik ibiltzea da: kanpamentuz kanpamentu, herriz herri, bideko mendi on bat igoz: Mendiak eta Herriak.

Espedizioak

Atal honetan proposatzen dizkizuegun mendi guztiak ezagutzen ditugu, beraz, zuen irteera arrakastarako berme nahikoarekin presta dezakegu. Programak landuta daude, aklimatazio ona lortzeko gailurrera begira. Era berean, zuen proposamenen zain geratzen gara, zorionez, Planetako mendi guztiak ezagutzen ez ditugulako, eta zuei bezala guztiak ezagutzea gustatuko litzaiguke, baina falta zaizkigun batzuk!!

Gazteak
mendira

3 urtetik 18 urtera
Gazteentzako programak

Familian, bai beraientzako bakarrik.
Mendi proposamenetan: mendi bidaietatik lehen hirumilako baten igoeraraino.

+ info >

Azken tokiak

Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:

Hurrengo irteerak

Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

AZKEN BERRIAK

Gure Facebookeko argitalpenak ere jarrai ditzakezu.