Eskia

Espazio zuri handiak

Neguan mendia zuriz janzten denean mendizaleak eskiatzaile bihurtzen gara eta elurretan gure eskiekin irristatzea lehentasun bihurtzen da. Elurrak pertsonak erakartzen dituen zerbait sakona du, eta hirian elurra egiten duen egunetan eta autoetako eta autobusetako trafikoa geldotzen denean, poztasun berezia agertzen da kaleetan. Gurekin eskiatzera gonbidatzen zaituztegu mendian, basoetan, pistetan eta leku urrunetan ere.

Mendi eskia Piriniotan

Asteburuko ikastaro eta irteerak

Pirinioa leku zoragarria da mendi-eskirako, eta hementxe dugu!

Eski-maila jakin bat duten mendizaleei  zuzenduta eta bere teknika hobetu nahi dutenak mendi-eski seguruago eta gogobetekoagoari begira. Baita mendi-eskian hasi nahi duten pistako eskiatazileei zuzenduta. Eskiko maila minimoa behar da.

Pirinioata eta Sierra Nevadan mendiko eski zeharkaldiak

Pirinioetako mendi-eskiko zeharkaldirik onenak

Zeharkaldi onenak proposatzen dizkizuegu Piriniotan, aterpez aterpe eta ibilbidearen gailurretako batzuk saiatuz.

Mendiko eskia Alpeetan

Alpeetako ohi ez bezalako agertokietan zeharkaldi bikainak

Alpeetan mendiko eski zeharkaldi bat osatzeak baldintza fisiko eta jatsierako teknika onak eskatzen ditu, elur-hautsa eta elur kantitate handitan segurtasunarekin eskiatzeko eta jaitsierak elur zailetan kudeatzeko gai izateko.

Pista-eskia

Oinarriak mendi-eski on baterako jarriz. Hobetzen laguntzen dizugu.

Proposatzen dugun lekuetako pistak ondo ezagutzen ditugu, gurekin eskiatuz segurtasuna eta agertoki bakoitzeko elur onenetan eskiatzea lortuko duzue.

Iraupen-eskia

Iraupen-eskia edo eski nordikoa:
Askatasuneko eskia

Iraupen-eski arinez Jurako basoetako pista zurietatik irristatzeak espiritu askea irudikatzen du. Motxila txikia bateki bizkarrean, gure ekipajea ostatuz ostatu eramango da elur-motoan edo furgonetan.