Norvegia
Lyngen Alpeetan eskiatzea esperientzia paregabea da. Elur-hautsean eskiatzea itsasoruntz jaitsiz eta azken biraketa hondartzan egitea.
Bidai honetan, hiru gune ezberdinetan eskiatzeko aukera edukiko badegu ere, bi gune nagusi bezela hartuko ditugu, alde batetik TROMSO eta KVALOYA eta bestetik, LYNGEN.
Lehenengo hiru egunak TROMSO/KAVALOYAn eskiatuko da eta bidaiaren bigarren zatia LYNGENen. Luzera, altuera eta aldapa ezberdinetako mendiak daude gune guztietan eta egulardia eta baldintzen erababera erabakiko dira aukera ezberdinak
TROMSO/KVALOYA. Tromso hiria eta Kvaloya irlak osatzen duten gune honetan, altuera apalagoko tontorrak topatuko ditugu, baina hori bai, inguru zoragarri batetan eta oso egokiak lehenengo egunetan ingurura eta baldintzetara egokitzeko. Ala ere kontutan hartu beharrezkoa da irteerak itsasmailatik hasten direla eta desnibelak handiak izan daitezkela (mendi ezberdinak kateatuta, adibidez)
Aukerak. Tromsdalstinden 1.238m, Buren 802m, Steinskardtinden 817m, Storsteinnestinden 1.017m.
LYNGEN. Lyngeneko alpeen bihotz bihotzean eta Lyngseidet herri ederra oinarritzat hartuta, aukera ezberdin kontaezinak eskaintzen dizkigu inguru honek. Altuera, desnibelak, aldapak, elur hautsa glaziareak…. mendiko eski irteera batek behar siguen osagai guztiak topatuko ditugu!
Aukerak. Jiekkevarri 1.834m, Kavringtinden 1.298m, Daltinden 1.553m, Fastdalstinden 1.275m, Storgalten 1.219m, Russelvfjellet 794m.
Datak: Otsaila - martxoa
Prezioa: * Galdetu
Taldeak: 4-5 pertsona + gidaria
Programa:
01 eguna. Oslora iritsiera / Tromso. Aeroportutik hotelera lekualdatzea. Ostatua.
02 eguna. Eskia Tromso inguruan.
03 eguna. Eskia Kvaloya irla inguruan.
04 eguna. Eskia Kvaloya irla inguruan eta Lyngen-era bidaia.
05 eguna. Eskia Lyngen-en.
06 eguna. Eskia Lyngen-en.
07 eguna. Eskia Lyngen-en.
08 eguna. Tromso-ra itzulera.
09 eguna. Aeroportura eta etxera itzulera.
Barne dago:
Mendi gidaria
Lekualdaketetarako ibilgailua
Ostatua eta gosaria
Ez dago barne:
Tromsora hegaldia j/e
Mendiko jakiak
Otorduak
Material pertsonala
Asegurua
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.