Kang Tengri 6.930m iparraldetik. Kazajistan

KangTengri-k hego eta iparreko Inylchek Glaziarren gainetik altxatzen du bere irudi piramidala eta Erdialdeko Asiako mendi ederrenatzat hartzen da. 1.857an P.P Semonov bidaiari errusiarrak  bereizi zuen Tersky-Alatau gandorraren urruntasunetik piramide eder hau, eta Kang Tengri deitu zion. Bere izenaren itzulpenak desberdinak dira: “Espirituetako Jauna”, “Zeruetako Jauna”, eta kirguizek “Mendi Odoltsua” esaten diote, ilunabarrean hartzen duen kolore gorriagatik.

Lehen igoera 1.931ko irailaren 11n egin zuten M. Pogrebezkiy, B. Turin eta F. Zubberek hego-mendebaldeko ertzeko bidetik, gaur bere bide arrunta dena.

West Saddle-rainoko iparreko bideak hego Inylchek Glaziar bideak dituen elur-jausien arriskuak saihesten ditu.

Saddle-ra heltzeko, iparreko ertz subsidiarioa darabil, 4.900m eta 5.500m-tarako bi kanpamentuen instalaziorako plataforma on eta seguruekin, Chapayaev tontorrera heldu arte. 3. kanpamentua normalean mendixkan edo Saddle-n jartzen da, azken kanpamentua 6.400m-tara izotz-haitzulo batean jartzeko.

Datak: Uztaila-Abuztua

Prezioa: 2.285€ ggb

Taldeak: 2/3 pertsona

FlickrBisita ezazu gure argazki galeria flickr-en >

Programa:

01 eguna. Bilbo, Barcelona edo Madrid / Londres / Bishkek edo Almaty

02 eguna. Bishkek edo Almaty-ra iritsi. Bisaren kudeaketa aeroportuan eta harrera. Hotelera.

03 eguna. Errepidetik Bishkek edo Almatyra / Karkara OK, 2.200m, 390 km, 7h. Ostatua denda erosoetan.

04 eguna. Aklimatazioa: 4.000ko bat igotzeko aukera aklimatatzeko  OKrako hegaldia baino lehen.

05-06 egunak. Hegaldia helikopteroz OKra 4.050m Iparreko Inylchek glaziarrean, 35 min.

06-23 egunak. KangTengri esklatzeko tartea.

24 eguna. Helikopteroa OK / Karkara. Bishkek edo Almatyra lekualdaketa.

25 eguna. Irteera eta etxera iritsiera.

Barne dago: Antolaketa. Gonbidapen eskutitza bisadorako, aholkularitza tekniko eta logistikoa, material zerrenda, altuerako janaria. Harrera aeroportuan eta erregistroa inmigrazio bulegoan. Beharrezko lekualdaketak. Ostatua hiri eta herrietan. OKn ostatua denda bikoitzetan, egurrezko plataformekin, jantoki eta sukalde dendak. mantenu osoan. Igoera baimena, hegaldia helikopteroz OKra j/e. Sauna edo dutxa eta WC denda. Mediku kontsulta. Gidariekin kontsulta. Irrati konexioa Ok eta Karkara artean. Soka finkoak beharrezko tokietan. Walki-talkiak. Generadore elektrikoak argiarentzar jantoki gelan.

Ez dago barne: Kazhkastaneko bisa 70 $ USD/pertsonako, altuerako dendak, janaria, gasa, altuerako sukaldea. Asegurua. Mendiko zamalariak- 30$/eguneko; Gasoila altuerako sukalderako. Otorduak Bishkek-en, material alokairua. Goi mendi gidaria. Aeroportuko tasak.

Erreserba:

Egin ezazu zure erreserba formulario hau betez eta zurekin harremanetan jarriko gara eskuragarri zaudela baieztatzeko. Nahiago baduzu, deitu telefono honetara: 948 513233

Oharra: formulario hau betetzerakoan erreserba-eskaera egiten ari zara, ez erreserba finko bat.

Erlazionatutako jarduerak

Ez dago horrelako jarduerarik.

Hurrengo irteerak

Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.