Gazteak mendira

3 urtetik 18 urtera.

Gazteentzako programak. Familian, bai beraientzako bakarrik. Mendi proposamenetan: mendi bidaietatik lehen hirumilako baten igoeraraino.

Oxigenoa euskarari

Mendira euskaraz, euskararekin mendira.

Ikasturtearen zehar mendirako programa oso bat garatzen dugu, jarduera guztiak euskaraz izanik.

Hiru handiak

Ikasturtearen amaieran, klasiko handi hau egiten dugu Oxigenon Euskari proiektuaren barnean.

3-4 eguneko klasiko handi hau egiten dugu, 3 herritan lo eginez: Marieta, Urkiola eta Orozko.

Zure lehen hirumilakoa

Gazteentzako proposamen ona Pirinioetan lehen hirumilakoa saiatzeko.

Udaren hasieran, gazte mendizaleentzako astebeteko programa, Piriniotan goi mendiko ikastaro baten modura, mendizale ohitura on eta egokiak garatuz.

Familia osoa mendiaz gozatzen.

Familia osoak gozatzeko mendiko proposamenak. Programa egokiak, guztiek elkarrekin paseatu, gailurrak igo edo eskalatu ahal izateko. Haurrei zuzendutako jarduerak. 

Haurrentzako jarduerak familian, 3 - 4 orduko ibilaldiak 5-12 urte bitarteko haurrentzat. Naturaren bihotzean esperientziak familian partekatzea jarduera gomendagarria da: basoak aurkitu, zuhaitz bat laztandu, hegaztien hegaldia behatu... une bikainak dira gehien maite dituzunekin partekatzeko.

Ikasturte amaiera mendian

Kurtso bukaerako bidaiak Alpeak esploratuz.

Alpeak deskubrituz: glaziarrak, 4.000 m-ko gailurrak, basoak eta lakuak, fauna, herrialde alpetarren kultura... Interes eta emozioz betetako bidaiak.