Balaitous 3.144m, Gran Facha 3.005m, Pique Longue Vignemale 3.298m

Aste bateko egitaraua 15-20 urte arteko gazte mendizaleentzat. Lehenengo Hirumilakoak saiatzeko, beti goi mendi ikastaro moduan, mendiko ohitura egokiak sustatuz. 

Datak: Abuztuak 25-31

Prezioa: 650€tik aurrera

Taldeak: 3/6 gazte +gidaria

Programa:

01 eguna

Sallent de Gallego

02 eguna

Balaitous 3.144m
Respomuso bailaratatik igo Balaitus glazierrarino, Latour lepotik igo II+ eta gero azkenengo aldapa igo gailurrera iristeko.
Igoera 4.30h, jeitsiera 2.30h

03 eguna

Facha mendia 3.060m
Facha mendatera 2.500m, 2.30h.
Ipar Ertzatik saiatuko dugu Facha 3.060m.
Errexa +, F+, 1.30h.
Ipar Ertzatik itzuli mendatera, 1.30h, hemendik Frantzia aldera jeitsiko gara Marcadau Bailaratik. Wallon Aterpean 1.865m lo egin.

04 eguna

Wallon 1.865m –Aratile Lepoa 2.528m – Mulets Lepoa 2.591m - Oulettes de Gaube 2.151m- Baysselance 2.651m.
Bi bailaren arteko zeharkaldi ederra Vignemale mendimultzopetik, Ara Bailara barne, Vignemaleko Ipar Hormapera iristeko, 6h, hemendik Baysselance aterpera igoko gara.
Oulettesetik abiatuz GR10 jarraituz Hourquette d´Ossoue-ra 2.734m helduko gara. 1.30h.
Lepotik Petit Vignemal 3.032m bere Ipar Mendaleko maldatik, 45min.
Hourquette d´Ossouera itzuliko gara eta Baysselance Aterpera 2.651m.

05 eguna

Bayssellance 2.651m - Pique Longue Vignemale 3.228m - Bayssellance 2.651m
GR10 bidea jarraituz d´Ossoue bailara aldera jeitsiko gara, berehala eskubira d´Ossoue Glaziarreruntz, eta glaziarretik barne bere pitzadurak gurutzatuz Pique Longue gailurraperaino. Azken puxka gailurrerako behartuko gaitu arkaitzatik aritzea ez den zaila eskalada batez, baina kontuz ibili behar den tokia, harriak erortzen baitira, 4.30 ordu.
Jeitsiera berriro Baysselance aterpera. Bertan loegin.

06 eguna

Bayssellance 2.651m - Barrage de Ossoue 1.834m- Cabaña Lourdes-Ibon Bernatuara 2.275m - Pico Bernatuara 2.516m - Bujaruelo 1.345m.
Gavarnie aldera jeitsiko gara d´Ossoue bailarara eta Lourdes Txabolara helduko gara, zelai ederrean non d´Ossoue Glaziarretik jeisten den erreka aurkituko dugu.
Lourdes Txabolatik gora egingo dugu Ibon Bernatuara heldu arte, gero Pico Bernatura igo eta Bujaruelo aldera jeitsi 8 ordu. Bertan lo egin.

07 eguna

Bujaruelotik etxerako bidaia.
Etxerako Bidaia, 4.30h. 

Barne dago: Mendi gidaria + aterpeak

Ez dago barne: Bidaia, aipatzen ez den beste ezer.

Erreserba:

Egin ezazu zure erreserba formulario hau betez eta zurekin harremanetan jarriko gara eskuragarri zaudela baieztatzeko. Nahiago baduzu, deitu telefono honetara: 948 513233

Oharra: formulario hau betetzerakoan erreserba-eskaera egiten ari zara, ez erreserba finko bat.

Erlazionatutako jarduerak

Ez dago horrelako jarduerarik.

Azken tokiak

Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:

Hurrengo irteerak

Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.