[Translate to Euskera:]

Oxigenoa Euskarari

¿Zer da Oxigenoa euskarari?

Oxigenoa Euskarari proiektua 2010ean hasi zen Mendiak eta Herriak mendi-gidari elkartea eta Laudioko Udalaren euskara departamentuaren arteko kolaborazioari esker.  


¿Zeintzuk dira helburuak?

Proiektu honen helburu nagusia gazteen artean euskararen erabilera suztatzea da, horretarako inguru atsegin baten egingo diren ekintzetan euskara eta euskarazko harremanak bultzatuko dira.

Bi ardatz nagusi; Euskera eta Mendia

EUSKERA

Ikasgelatik kanpo gazteen artean euskararen erabilera indartzeko sortu zen egitasmo hau.  Mendi gidariez lagunduta Euskal Herriko mendi, herri, gune historiko ezberdinak ezagutu eta egun osoko irteera hauetan euskeraren erabilera uztartuko da. 

MENDIA

Mendia eta natura maitatu eta errespetatzeaz gain, ondo ezagutzea eta berarekin disfrutatzen ikastea ezinbestekoa deritzogu, horregatik gure ihardunaldien ardatz nagusitzat mendiko kirola dugu, mendi irteerak, eskalada ikastaroak, mendian orientaziorako oinarriak irakasten dizkiegu

 ¿Nola lortzen dugu helburuak betetzea?

Egun bateko irteerak

Hilabetean behin Euskal Herriako mendigune batera irteera bat egingo dugu. Irteera hauetan Euskararen erabilera babestu eta bultzatuko dugu.

Ibilbideen aukeraketa kontu handiz egiten da interesgarriak izan daitezen, interes kultural, natural eta paisajistikoengatik. Irteeretan mendizaletasunarekin, kirolarekin, naturarekin eta bizikidetasunarekin zerikusia duten gaiak landuko dira, heziketa oso bat Euskara-z eskainiki dugu.

Gai hauek fitxa egokiekin landuko ditugu.

Asteburuko irteerak

Asteburuko irteerak bereziak izango dira. Irteera hauetan mendiaz eta naturaz gozatzeaz gain bizikidetasuna eta talde-lana landuko dira.

Aukeratutako aterpearekin adostuz, gazteek janariaren prestaketan eta garbiketan parte hartuko dute.

Mendiak eta Herriak Mendiak eta Herriak Mendiak eta Herriak

 

Udal hauekin egiten dugu lan

Laudio

Laudioko Udaleko Euskara zerbitzua aitzindaria da proiektu honetan. 2010ean jarri zenetik martxan bultzatzen du Oxigenoa Euskara-ri proiektua. Proiektua ikasturtean zehar garatzen da eta 12 eta 16 urte artean dituzten gaztei zuzenduta dago. Mendizaletasunaren berezko jarduera guztiak garatzen ditugu: Gailurretara igoerak, zeharkaldiak, orientazioa eta haitz eskalada.

Barrundia

Laudioko udalaren bideari jarraituz, 2014an Barrundia-ko udalak Oxigenoa Euskarari programa abiarazi zuen. Kasu honetan gaztetxoagoekin aritzen gara, 6 eta 12 urte bitartekoekin.

Arabako Lautadako Koadrila

Arabako Lautadan 2015ean hasi ginen Oxigenoa Euskarari programa bultzatzen. Harrezkero aurrera jarraitzen du.

Orozko

2016tik urtean behin asteburuko jarduera bat egiten dugu Orozkoko gazteekin Gorbeia inguruan.

Okondo

2010etik Okondoko udalak familientzat antolatutako jarduera puntualak egiten ditugu.