Aitor Rufo

Oreretan jaioa 1983an, guraso mendizale eta eskiatzaileen semea, gaztetatik datorkio mendirako grina. 18 urterekin eskalada ezagutu zuen eta ordutik ona, eskalada eta eskia tartekatzen ditu alpinismoarekin batera.

Maroko, Mali, Peru,Yosemite, Himalaya, Canadian Rocky Mountains, alpeak.... baina batez ere Pirineoak dira bere jolasleku gogokoena.

EMFko alpinista gazteen kide izandakoa, Gipuzkoako mendizale federazioko eskola mendizaletasuneko monitore eta Suhiltzaile forestal lana tartekatzen ditu goi mendi gidari lanarekin batera.

2016 urtean UIAGM Goi Mendi Gidari homologazioa lortu zuen.

Felipe Uriarte

Pasai Donibanen jaio zen, Gipuzkoan, 1944an.
Gaur egun Gaintzan, Nafarroa, bizi da Aralar mendiko Mallopean.
MENDIAK ETA HERRIAK Mendiko Gidarien Elkartearen sortzailea eta zuzendaria 1976tik.
Goi Mailako Industria Ingeniaria ikasi zuen Donostiako Ingeniarien Fakultatean.

Goi Mendiko Gidaria UIAGM.
Alpinoko irakasle laguntzailea eta Fondo-eskia, EEE (Espainiako Esquí Eskola).

1959, 15 urterekin bere lehen mendiaren gailurrera iritsi zen, Jaizkibel 545 m, Pasai Donibane eta Hondarribiaren arteko mugan, Kantabrikoaren ertzean.
1969 Cervino Iparra, Schmidt bidea.
1972 Dru Iparra, allain.
1973 Piz Badile Iparra, Cassin.
1974 Tximist espedizioa Everest-era: Uriarte-Rosen gailurrerako saiakera: altuera 8.550 m.
1975 Hombori, Hoggar (Mali, Africa).
1976 Peruko Andeetako Gipuzkoar espedizioa: Nevado Pucaranra 6.400 m, IE ertzetik lehenengo igoera.
1976 Huascarán iparra 6.750 m.
1977 Huascarán hegoa 6.869 m.
1979 Peruko Andeetako Euskal espedizioa: Nevado Alpamayo 6.000 m. Ferrari bidea. Nevado Qitarraju 6.400m, Iparraldeko Espoloia. Peru.
1980 Everesteko Euskal Espedizioa (Bizkaiko kutxa) (lortutako altuera 8.100 m).
1985 Arabako zientzia espedizioa Cho Oyu-ra  8.201 m. Gailurra maiatzaren 17an.
1991 Makalu espedizioa 8.495 m, Kukuchka saihesbidea. Gailurra.
1986 Mintaka belaontzian Groenlandiara espedizioa (71º Ipar latitudea).
1993 eta 1995 Mc Kinley 6.187 m. Alaska.
1994 Baghirathi III, H.M. espoloia.
1996. Pamir Espedizioa: Voroviev 5.400m, Chetyrekh 6.200m, Korgenevskaia 7.105 m, Komunismo 7.495 m.
1997 Peruko Andeetako espedizioa: Huascaran, Ishinca, Urus, Artesonraju.
2000 Amerikako Hiru Handiak Espedizioa: Ojos del Salado, Pissis, Akonkagua, Ojos del Salado trilogía. 20 egunetan 8 espedizionariotako seik.
2003 eta 2007 Lenin 7105 m.
2008 Koskulak 7025 m, Xin Jiang.
2011 Spantik 7027 m, Karakorum.
2012 Ojos del Salado, Pissis.

Gainera, gailurrik gabe:
1985 Manaslu espedizioa 8.140m) (lortutako altuera 7.000 m).
1988 Kangchenjunga Ipar pareta Euskal Espedizioa (lortutako altuera 8.000 m).
1988 Valentziako Makalu Espedizioa, HE ertza (lortutako altuera 7.700 m).
1990 Everest  Euskal Espedizioa, Hego-mendebaldeko pareta. (Lortutako altuera 8.200 m).
1998 Mustagh Ata 7.492 m, alt 6900 m.
1999 Peruko Andeak: Huascaran.
2012 Nun 7025 m, Ladakh, India.
2016 Ama DABLAM 6817 m, Nepal.

Garo Azkue

20 urtetik gora daramatza eskalatzen, bizi osoa mendira joaten, gurasoengandik datorkio grina. 18 urterekin Euskal Mendi Federazioko Alpinista Gazteen Talderako hautatua izan zen.

Alpeak ondo ezagutzen ditu, 1996etik aurrera urtero egiten die bisita eta bertan bi urte bizitakoa da. Himalaian ere egona da, 6.000 metroko mendi bitan ibilbide bana zabalduz. 2003tik gidari lanetan. Lehenago udalekutako begirale eta piraguismoko irakasle ere izana da.

Diziplina guztiak lantzen ditu, baina eskalada eta goi mendia dira bere gogokoenak. Abenturazalea. Toki basatiak, sutondoko solasaldiak eta izarpean lo egitea maite ditu.

Bide Ingeniaria da eta lan hau mendi gidari lanarekin partekatzen du.

Ibon Ginea

1983ko abenduaren 21 ean jaio zen Zornotzan, negu atarian. Bertan hasi eta bizi da, Ibaizabal errekak duen urjauzi politenaren ondoan.

Aramotz mendilerroa, Mugarra, Alluitz eta Anboto ikusi izan ditu egunero, eta umea zelarik, logelako persiana altzatu eta hantxen zeuden mendiak: lainoa artean batzutan, bestetan elurtuta, beti eder, irudika daitekeen kareharri finerekin.

Bere Amak kontatzen duen bezala, Ibonek bost urte zituelarik, eskutik hartuta etxeko balkoira ateratzen zuen, eta mutikoa besoa altzatuta mendigailurretara seinalatzen omen zuen, Amaren begirada leku urruti haietara zuzendu nahian. Ume bat besterik ez bainan jakinmina eta erakarpena sentitzen omen zituen.

Jakinmin horren esker amaren eskutik hasi zuen Euskal Herriko bailara, baso, lepo, eta mendi-tontorrak ezagutzen. Gerora, lagunekin jarraitu zuen mendizaletasunean murgiltzen, oinez nahikoa ez eta eskalatzen hasi ziren; ondoren etorri ziren eskia, izotzetan zein goi-mendietan ibiltzea… beti ikasten. 

Horrela joan zaizkio urte dexente, eta bere begiekin ikusi du, Mikel Laboak esan bezala, eguzkiak urtzen duela han goien gailurretako elurrak…

Atxarte, Europako Haitzeta, Pirinio, Alpe, Peru, Bolibia, Pamir, Himalaia, Norbegia, Kanada eta munduko hainbat txokotara bidaiatu du, mendiarekiko jakimnina asetu nahian: herri, kultura, bailara, malda, lepo, pareta, gailur eta usain berriak ezagutu nahian; abentura eta esperientzia fisiko gogoangarrien bila. 

Beraz. ez dadila sekula bidaia eten, gaurko gailurrerako azkenengo pausua izan dadila biharkoaren lehena.

Ibilitako bide guzti horietan izugarri ikasten ari du. Eta zerbait dakigunean eta dakigun hori gustuko dugunean, zirrara sortzen digunean, orduan, besteei irakasteko eta besteekin gozateko irrika pizten zaigu. Eta horretan dabil Ibon bidearen ertzean. Goza dedila bidean, baina elkarrekin, lagunekin!

Julen Reketa

Laudiokoa (Araba), umetan senitarteekin Laudioko Goikogane mendiaren aldapetatik gora eman zituen bere lehenengo urratsak mendizale bezala .

Gazte garaian Gorobel mendilerro magaletatik gertu dagoen Mendeika izenekoa herrian denbora luze igaro zuen, gaur egun bere bigarren etxea.

Pirineotatik eta Alpetatik pasa eta gero 1996an Mendiak eta Herriak ezagutu zuen, Felipe Uriarteren eskutik Pamir (Kirguistan) eta Cordillera Blanca (Peru) mendi lerroak ezagutu zituen. Bide hau jarraituz, oparoa izan da bere ibilbidea azken urte hauetan hainbat herrialde eta gailur mundu mailan ezagutuz, Pamir,Cordillera Blanca, Tien Shan Karakorum, Himalaya, Kunlun, Kaukaso. 

Zortzimilako 2 igo ditu: GII 1999ean eta Chomolungma (Everest) 2001ean. Saiatu izan du baitere Broad Peak eta Kangtxenjunga.

2008ko udazkenetatik Mendiak eta Herriak kidea da, lanbidez Mendigidaria.

Mendiak eta Herriak- eko Gazteentzako Mendizaletasuna eta Euskara bultzateko egitarauen arduradunetariko bat da.

Leire Urretxo

Arrasaten jaioa (1977), haurtzarotik aitarekin inguruko mendietara astebururo joateko ohitura grina bilakatu zitzaion gaztetan. 

Euskadiko gazte mendigoizaleen taldeko kide izan zen eta gaur egun inguru eta mendia berriak ezagutzearen pasioa Lanbide Heziketako irakasle lanarekin uztartzen du. 

Mendiak eta Herriak-eko kide 2010 geroztik. 

Ainara Goikoetxea

Mendiak eta Herriak-eko idazkaria. 

Donostian jaio eta Gasteizen bizi ondoren Gaintzako bulegotik gertu dagoen Betelu herrian bizi da gaur egun. 

Zuen eskaera jaso eta aurrera ateratzeko baliabideak jarriko ditu.

Gurekin harremanetan jarri

Neurrira egindako beste jarduera batzuk ere antola ditzakegu. Egun bateko txangoak, espedizioetaraino. Konta iezaiozu labur zertan ari zaren pentsatzen eta zurekin harremanetan jarriko gara. Nahiago baduzu, + 34 948 513233 telefonora deitu dezakezu.