Goi mendia

Elurra, izotza eta haitza.

Goi-Mendiak barneko abentura zaporea mantentzen du oraindik, goi-mendiaren paisaia araztasun-sinbolo bat da eta askatasuna gogoratzen du. Naturara hurbiltzeko modu bat da era erradikalenean: glaziarretara hurbiltzea, ekaitzetara, haizera eta ere zeru urdin sakonetara. Naturarekiko kontaktu horretatik aurrera soka-lagunekin erlazio sakona agertzen da. Goi-Mendia ardura bereziarekin dago tratatua gure programetan eta alde batetik gure ikastaroetan heziketarik zabalena ematen saiatzen gara, eta aldi berean oso eskaintza zabala dugu mundu berezi horretara hurbiltzeko.

Ikastaroak

Goi-Mendian neguko baldintzekin segurtasunez moldatzeko ikastaroak.

Zuen maila hobetzeko diseinatutako ikastaroak eta neguko igoerak edo udarako eskalada serioagoak segurtasunez ekin ahal ditzazuen, Pirinioan, Europako Haitzetamn, mendikate Kantabriarrean edo Alpeetan. Helburua erabateko segurtasunarekin eta autonomiarekin mugitzeko beharrezkoak diren teknikak ikastea da. Ikastaro dinamiko eta parte-hartzailea.

Gure ikastaroek hurrengo berezitasunak dituzte:

- Negua eta udaberria bitarteko asteburuetan ospatzen ditugu baldintza egokietan. 

- Astea bitartean ere horrela eskatzen badiguzue.

- Ikastaroak zuen neurrira eskatzen dizkiguzuen alderdi teknikoak garatuz.

- Talde txikiak segurtasun eta ustiapen hoberako.

Irteera gidatuak, Ipar aldeak eta korridoreak

Elurra, izotza eta haitza Piriniotan

Ascensiones de sencillas y bellas rutas clásicas en Pirineos y Picos. Escalando Sencillos Corredores y algunas Normales dificiles Clásicas mejorarás tu técnica de progresión y aseguramiento, y de paso, te curtirás. Bisaurin, Collarada, Aspe, Peña Otal, Vignemale...

Piriniotan asteko zeharkaldiak udaran

Goi-Mendian ibilbideko gailurrak igoz,  aterpez aterpe eta motxila arinarekin. 

Goi-Mendiko aste bat ibilbidean aurkitzen ditugun gailurrak igoz, beti taldearen neurrira. Ingurunearekin kontaktuan eta bertan moldatze ikasiz. Aipatutako eskualdeetan ibiliko gara, motxila nahiko arina eramanez, mendi aterpeetan mantenu erdian ostatu hartuz.

Europako Haitzak eta Sierra Nevadako zeharkaldiak

Europako haitzetako ohi ez bezalako kareharria eta Sierra Nevadako altitudea

Bi mendikate erabat desberdinak, 1000 km-k banandutakoak eta hemen elkartuta gure mendi proposamenetan. Bi mendikate hauetako bakoitzak nortasun sendoa eta ezaugarri ondo desberdinak daukate. Gure proposamenek biziki ezagutzen utziko dizuete..

Alpeetako zeharkaldi glaziarrak

Alpeetako bihotzean, bere glaziarretan ibiliz

Zeharkaldi glaziarra, Alpeetako mendi-ibilaldi eta igoera teknikoagoen arteko bitarteko puntua da. Mendigune alpetarreko bihotzerako bidaia da: paisaiak beti desberdinak egunero aldatuko direnak, chamois-ekin (sarrio alpetarra) topaketa, itzulingurua edo salto bat ematea behar duen glaziarreko pitzadurak, eguraldiaren aldaketaren aurreko egonezina, bizikidetasuna beste horizonte batetik datorren beste sokatalde batekin gurutzatzerakoan, aterpe alpetarretara iristea.

Zeharkaldi glaziar mota hau zeharkaldia praktikatzen duten eta baldintza fisiko arrunta duten mendizaleentzat zuzenduta dago. Alderdi tekniko berriei, kranpoiei, pioletaren erabilerari, lotzeari, aurkikunde-espirituarekin eta beti modu aurrerakoiean ekiten zaie, parte-hartzaidetza mugatua delari esker.

Alpeak, Alpinismo-asteak

Alpeetako lau milako guztiak zuen irismenera

Gure alpinismo-asteetan alpinismo-ikastaro giroa dute zalantzarik gabe, hortaz asteko lehen egunetako jarduera ezaguera teknikoetara bideraturik dago, beharrezko entrenamendu eta aklimatazioa bermatuz igoera nagusi bakoitzerako.

21 aukera desberdin prestatu ditugu. Irteera bakoitzak mendi handi baten izena darama, zein irteera horren helburu nagusia izango den. Nahiz eta 21 irteera proposatu, kontuan izan aukera guztiak irekita daudela. Mendi zehatz bat interesatzen bazaizue gure proposamenetatik kanpo dagoena, esan besterik ez duzue egin behar eta irteera prestatuko dugu zuen neurrira.