Zirkularra Vignemalera

Vignemale mendigunean ibilbide zirkularra, hiru egun, bi aterpe eta Gran Vignemale-ra 3.298m igoera.

Datak: Urriak 10-12

Prezioa: 420 €/pertsonako

Taldeak: 2 partaide + gidaria

Programa:

Urriak 10, igandea. San Nicolas de Bujaruelo-ra bidaia.
Hemendik Bernatueroko lepora igoko gara 2.336m eta Barrage de Ossoue 1834m aldera jaitsiko gara. HRP bideari jarraituz, Baysselance 2.651 metroko aterpera igoko gara. 07:30

Urriak 11, astelehena. Vignemale 3.298m
Baysselance aterpetik Vignemale 3.298m igoko dugu Ossoueko glaziarrean gora eginez, ondoren bide beretik jaitsi eta Baysselance aterpera iritsiko gara. Aterpean utzitako materiala bildu eta atsedenaldi baten ondoren, Gaubeko Oulettes aterpera jaitsiko gara, 2.151m, eta hemen igaroko dugu gaua. 8h.

Urriak 12, asteartea. Las Mulas lepoa2.591m - San Nicolas de Bujaruelo.
Aterpetik Las Mulas leporaino igoko gara (2.591m), eta, jarraian, Ara ibaiaren paraleloan doan bidezidor batetik jaitsiko gara, GR11rekin bat egin arte. Handik, goi mendiko belardietan barrena, San Nikolas Bujarueloeraino jaitsi. 7h

Barne dago

·         Goi mendi gidaria
·         Irteraren antolaketa
·         Taldeko materiala 

Ez dago barne:

·         2 gau aterpean mantenu erdian (165€/pertsonako gidariaren gastuak barne)
·         Piriniotara bidaia
·         Mendiko jana
·         Norberaren bestelako gastuak

Erreserba:

Egin ezazu zure erreserba formulario hau betez eta zurekin harremanetan jarriko gara eskuragarri zaudela baieztatzeko. Nahiago baduzu, deitu telefono honetara: 948 513233

Oharra: formulario hau betetzerakoan erreserba-eskaera egiten ari zara, ez erreserba finko bat.

Azken tokiak

Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:

Hurrengo irteerak

Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.