Dolomitak-Ferratak
“Ferrata” edo burdinbideak: Marmolada 3.343m, Civetta 3.220m, Tofana di Rozes 3.225m, Agner 2.872m
Dolomitetako tontor itzeletara igoerak.
Dolomitetan ezarritako parke natural ugarik babesten dituzte edertasun naturala, haien aberastasun geomorfologikoa eta lurralde horretan bizi diren animalia-espezieak! Paisaiaren eta naturaren aldetik duen interesaz gain, ondare historiko garrantzitsu bat aurkituko dugu; izan ere, haren gailur handiak lehen mundu- gerraren lekuko izan ziren, eta herentzia horrek bide ekipatu eta burdinbide ugari utzi zituen, tropak errazago igaro zitezen, eta, orain, leku paregabeetara iristeko aukera ematen digute.
Datak: Abuztuak 08-15
Prezioa: 400 €/pertsonakotik aurrera
Taldeak: 2 / 5 pertsona
Barne:
Mendi gidaria
Aterpeen erreserba
Aholkularitza teknikoa eta informazioa
Ez barne:
Aterpeak eta bidai gastuak: 1.000 €/pertsonako inguru
Programa:
01: Bidaia
Milanera hegazkinez. Kotxez Milan – Santa Fosca 5h.
02: MARMOLADA (3.343m) Ferrata Punta Penia (NZ, 450 m)
Dolomitetako gailur garaienera igoko gara, bide historiko batetik. Ez da ferrata zaila, baina lan fisikoa eskatzen du. Goi mendiko giro basatiaz gozatzeko aukera paregabea.
Paso Fedaian teleferikoa hartuko dugu Pian dei Fiaconi arte, 2722 m.
Hurbilketa: 1h45 | |
Ferrata: 2h15 | Guztira: 5h45 |
Jaitsiera: 1h45 | Desnibela: 720m |
03: TOFANA DI ROZES (3225 m) Ferrata Lipella (Z, 550 m)
Cortina d’Ampezzo gainean dagoen gailur esanguratsuaren mendebaldeko horma gainditzen du ibilbide honek.
Aurrekoa baina apur bat zailagoa. Lagazuoi eta Faneseko lerroen ikuspegi zoragarria. Riffugio Dibonatik (2083 m) abiatuko gara.
Hurbilketa: 1h15 | |
Ferrata: 2h45 | Guztira: 7h30 |
Jaitsiera: 2h15 | Desnibela: 1142 m |
04: Riffugio Sonino Coldai (2132 m) Dolomitetako aterpeen xarmak ez du inor epel uzten. Cortina – Palafavera 1h kotxez.
Egun lasaia izango denez praktikak egiteko baliatuko dugu inguruko pareta batean. Aterpera 1h30 oinez. Desnibela 600 m
05: CIVETTA (3220 m) Ferrata Alleghesi (NZ, 870 m)
Dolomitetako burdinbide ospetsuenetakoa.
Hurbilketa: 1h30 | |
Ferrata: 3h30 | Guztira: 9h |
Jaitsiera: 4h | Desnibela: 1400 m (+) eta 1790 m (-) |
06: PADON (2711 m) Ferrata delle Trincee (Z, 131 m)
Marmolada eta Gruppo Sella artean kokatutako ertza jarraitzen du burdinbide honek. Paso Fedaian utziko dugu ibilgailua.
Hurbilketa: 1h15 | |
Ferrata: 3h00 | Guztira: 6h00 |
Jaitsiera: 1h45 | Desnibela: 652 m |
07: Erreserba eguna
Plana osatzea lortuko bagenu, beste ferrataren bat edo gailurren bat egiteko aukera. Gaua: Hotel Garni Civetta
08: Itzulerako bidaia.
Santa Fosca – Milano Malpensa 5h kotxez. Milanetik irteera hegazkinez.
Azken tokiak
Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:
Ez dago horrelako jarduerarik.
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.