Neguko irteera gidatuak
Neguan elur-mantuak Pirinioetako mendiak eraldatzen ditu, ederragoak egiten ditu, zailagoak ere. Transformazio horien bila gidatzen zaituztegu.
Datak: Abendutik maiatzera
Prezioa: 150 €/pertsonako-tik aurrera
Taldeak: 3/4 pertsona + 1 gidaria
Barne:
2 egunetako irteera mendi-gidariarekin, taldeko materiala: sokak, mosketoiak, etab.
Sukaldea, gasa eta dendak behar izanez gero.
Ez barne:
Bidaia (zuen autoetan), ostatua eta otorduak, mendiko jana, material pertsonala.
Programa:
Ostiral arratsaldetik edo larunbata goizaldetik igande gauerarte.
Igoera bide klasiko eder eta errazetatik Pirinioetan eta Europako haitzetan. Korridoreak eta Ipar klasikoak igoz aurreratzeko eta aseguratzeko teknika hobetuz. Bisaurin Iparra, Collarada, Eskarra ipar korridorea, Aspe-ko iparra, Otal Haitzak, Vignemale, Aguila korridorea, Trilogia Kantabriarra (Espigüetes-Curavacas-Peña Prieta).
Azken tokiak
Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:
Ez dago horrelako jarduerarik.
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.