Sierra Nevada
Sierra Nevada 90 km-tan zehar hedatzen da, ekialdetik mendebaldera, Almerian Nacimiento eta Andaras ibaiek bat egiten duten tokitik, Granadako Suspiro del Moro porturaino. Mendikateak bi mila metroko hainbat gailurrak biltzen ditu eta "hiru milako" beste zenbait, beraien artean Iberiar penintsulako altuena, Mulhacén 3.483m.
Soilik 30 km-tan Motrileko kostalde “tropikaletik” hiru mila metroko gailurretako maila aldaketa gertatzen da. Berezitasun geografiko honengatik dator mendizerrak duen biodibertsitatea.
Goi-mendiko ibilaldia, baina zailtasunik gabekoa. Alpujarras-etako herrien eta Alhambra-ko bisitak aukeran.
Datak: Uztaila eta abuztua
Prezioa: 545 €/pertsonako
Taldeak: 6/12 pertsona + 1 Gidaria
Barne:
Mendi gidaria
4 gau ostatuan, aterpean edo kanpaldian mantenu osoan.
Gau bat Alpujarretan gosariaz.
Ahokularitza teknikoa.
Ez barne:
Granadara bidaia.
Hotela Granadan behar izanez gero.
Edariak.
Aipatzen ez den beste ezer
Programa:
1. Sª Nevada-ra bidaia.
2. Granada – Postero Alto 1.750m.
3. Postero Alto 1.750m – Cerro Pelao 3.182m – Puntal de Vacares 3.182m- Calderetas.
4. Calderetas – Alcazaba 3.366m – Siete Lagunas - Mulhacén 3.483m – Ref Poqueira.
5. Ref Poqueira – Albergue Universitario.
6. Lagunillos de la Virgen – Elorrieta 3.183m - Valle Lanjarón – Cerro del Caballo.
7. Alpujarretako bisita.
8. La Alhambra-ra bisita eta etxera.
Hurrengo irteera:
Abuztuak 12-18
Azken tokiak
Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:
Ez dago horrelako jarduerarik.
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.