Sorospen ikastaroa

Harkaitz eskaladan sorospena egiteko oinarriak.
- Beharrezko material eta oinarrizko tekniken errepasoa (bilerak, sokatik igo, rapelak)

- Sokako bigarrenaren sorospen mota desberdinak

- Sokako lehenengoaren sorospena

- Bestelako sorospenak

Datak: Udazkena

Prezioa: 150€tik aurrera

Taldeak: 4/6 ikasle + 1 edo 2 gidari

Programa:

Larunbata: ZAZPITURRI (Amezketa)

8:00 Hitzordua Ametza tabernan

9:00–13:00: Bilerak, sokatik igotzea, kordadako bigarrena deskolgatzea, polipastoa.

13:00–14:00: Bazkaria

14:00–17:00: Kordadako bigarrena sorostea

Igandea: TXINDOKI

8:00 Hitzordua Ametza tabernan

9:30–13:30: Aurreko eguneko errepasoa, kordadako burua sorostea

13:30–14:00 Bazkaria

14:00–17:00: Reversoa galdu ezkero nola aseguratu eta rapelatu. Errepasoa edo teknika gehiago (rapelatzean izan daitezkeen arazoen aurrean nola jokatu, etab.)

4 ikasle + gidari 1   150 €/pertsonako
4 ikasle + 2 gidari   220 €/pertsonako
6 ikasle + 2 gidari   170 €/pertsonako

Barne dago:
2 egunetako ikastaroa. Irakaslea. Sorospen eta eskalada materiala.

Ez dago barne:
Bidaia, otorduak eta material pertsonala.

Erreserba:

Egin ezazu zure erreserba formulario hau betez eta zurekin harremanetan jarriko gara eskuragarri zaudela baieztatzeko. Nahiago baduzu, deitu telefono honetara: 948 513233

Oharra: formulario hau betetzerakoan erreserba-eskaera egiten ari zara, ez erreserba finko bat.

Azken tokiak

Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:

Ez dago horrelako jarduerarik.

Hurrengo irteerak

Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.