Mendiak eta Herriak 1976tik

Mendiak eta Herriak Elkartea 1976an jaio zen Felipe Uriarteren eskutik, eta bere izenak ondo baino hobeto adierazten du bere izana: Mendigidariak gara, maite ditugu mendiak, mendi magaletan bizi diren bertako herriak eta beraien kulturak.

Mendiak eta Herriak Mendiak eta Herriak Mendiak eta Herriak

Mota guztietako mendi jarduerak antolatzen ditugu: gure Euskal Herriko mendi eder eta hurbiletatik Himalaia urruneko 'Zortzi milako'  mendi harrotzetaraino.

Gure habitat naturala Auñamendiak eta Alpeak dira, eta hortxen garatzen dugu gure jardueraren zati garrantzitsuena. Baina aldi berean eskarmentu haundikoak gara planetaren hainbat mendilerroetan:Argentinako eta Txileko Andeetan adituak gara, nun 60 espedizioetatik gora burutu ditugu. 1977an burutu genuen gure lehendabiziko Akonkagua Poloniarren Glaziarretik barrena.

Nepalen 1974tik gaude, eta 1978 trekinetarako zabaldu berria zen Annapurna eskualdera  antolatu genuen Himalaian osatu genuen lehendabiziko trekina. Urte berean antolatu eta burutu genuen guretzako izan zen lehen zazpi milakoa, Annapurna IV 7.525m.

Ordutik, Planetako treking ederrenak egin ditugu, eta sei, zazpi eta zortzimilakoetara espedizioak antolatu eta burutu ditugu.

Mendiak eta Herriak Mendiak eta Herriak

Urteak daramatzagu Kyrgizian lanean, erdialdeko Asian, eta bertako mendi eta jendea maitatzen ikasi dugu. Gaur egun, herrialde horretako mendietan adituak gaituzue: Lenin, Kang Tengri, Korgenevskaia, Pobeda eta Komunismo.

India Himalaiako Ladakh, Kilimanjaro, Marokoko Atlasa, Ekuadorreko Andeak, Peru eta Bolivia, Karakorum… guretzat ohiko mendiak dira, bertan lagun bikainak ditugu  eta haiekin lankidetzan  espedizioak antolatzen ditugu.

Mendiegun eder  baten ondoren eta subajuaren aurrean geundelarik sortu genuen  Mendiak eta Herriak Mendigidari Elkartea.

Harrezkero mendiko asmoak subajuaren ertzean asmatu,  mamitu eta landu ohi ditugu.

Mendira etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Mendiak eta herriak zerbitzuak

Oro har eta gure jarduera guztietan honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizuegu:
· Gidariak.
· Antolaketa.
· Erreserbak.
· Aholkularitza teknikoa.

Euskal Herrian, Pirinioetan, Europako Haitzetan eta Alpeetan garatutako jardueretan ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:
· Mendiko gidariak.
· Ostatuen erreserbak.
· Irteeraren koordinazioa.
· Material pertsonalean aholkularitza teknikoa.

Trekking eta espedizioetan, hiru aukera eskaintzen ditugu:
· 1 Mendiak eta Herriak gidariarekin.
· 2 Bertako gidarirekin.
· 3 Gidaririk gabe.

Hiru aukera ezberdin horietan hurrengo zerbitzuekin:
· Antolaketa.
· Hegalaldien eta ostatuen erreserbak.
· Material pertsonalarekiko aholkularitza teknikoa.
· Elikadurari buruzko aholkularitza.
· Mendi edo trekking buruzko aholkularitza

Zerbitzu hauek aurrekontuetan sartuta izaten dira.

Mendiak eta herriak gidak

Gurekin harremanetan jarri

Neurrira egindako beste jarduera batzuk ere antola ditzakegu. Egun bateko txangoak, espedizioetaraino. Konta iezaiozu labur zertan ari zaren pentsatzen eta zurekin harremanetan jarriko gara. Nahiago baduzu, + 34 948 513233 telefonora deitu dezakezu.