Haitz eskalada, hobekuntza ikastaroa
Gutxi hornitutako edo hornitu gabeko eskalada-bideetan ikastaroak:
- Autobabes-teknika erabilera.
- Soka-maniobrak.
- Rapel autoziurtatuak
- Aurreratzean eta bileretako hornikuntza.
Datak: Udazkena, negua, udaberria
Prezioa: 195 €/pertsonako
Taldeak: 3 pertsona+ gidaria
Barne:
2 egunetako ikastaroa (09:00-18:00). Instruktorea (gida). Taldeko eskalada materiala: sokak, mosketoiak, fisureroak, friends-ak, zintak, etab.
Ez barne:
Bidaia, otorduak eta material pertsonala.
Programa:
1go eguna
9:00tan gidariak esandako tokian bilduko gara.
9:30-10.00 Korapiloak (errepaso orokorra, korapilo garrantzitsuenak menperatu). Zortzia, dinamiko, ballestrinque, machard, prusik, rapelerako korapiloa (soka berdinak/desberdinak)…
10.00-12.00 Bilerak. Bileran lotu beharreko puntuen erresistentzia ezagutzea. Kargak behar bezala banatzea. 2, 3 edo 4 puntutako bilerak behar bezala lotzea.
12.00-13.30 Autobabesa. Materiala ezagutzea: friend-ak, fisureroak, iltzeak… Nola erabiltzen diren ikastea eta frogatzea.
13.30-14.15 Bazkaria
14.15-16.45 Luze bakarreko bidean autobabesa praktikan jartzea, sokarekin goitik aseguratuz.
16.45-18.00 Rapel luzeak ondo kudeatzea. Haizea dagoenean, zeharka, soka auxiliarrarekin, …
2. eguna
6/8 luzetako ERDI HORNITUTAKO bide klasiko bat eskalatzea, eduki teorikoak praktikan jarriz, LUKU (racimo) TEKNIKA erabiliz.
LUKU TEKNIKA zertan datzan:
Gidaria aurretik joango da eta taldeko burua aseguratuko du.
Taldeko burua, lehenegoz eskalatuko balu bezala igoko da, baina gidariak aseguratuta.
Taldeko buruak bilera montatuko du eta sokakideak aseguratuko ditu. Uneoro gidaria bere maniobrak zaintzen egongo da.
Taldekideak txandaka izango dira soka buru.
Zailtasuna (1-9): 4-6
Sasoia (1-5): 4
Hurrengo irteera:
Azken tokiak
Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:
Ez dago horrelako jarduerarik.
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.