Urmuga Zeharkaldia era ezberdinetan egin dezakezue, 5 aukera:
* Asteburua: Ostiral gabetik igandera. Asteburu 1, 2 edo 3tan.
* Aste osoko zeharkaldia:
- Uztailak 13-Uztailak 18
- Uztailak 19-Uztailak 25
- Uztailak 26-31
* Bi astetako zeharkaldia.
* 19 egunetako Urmuga zeharkaldi osoa
* Egun bakarrekoa: Ezinbestekoa Erreserba 2 egun aurretik egitea.
Urmuga
Ertz luze batek gurutzatzen du EH mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu. Ertz luze eder honek Urmuga du izena.
Euskalherria Urmugaren bi aldetan bizi da. Salbada Mendilerrotik Auñamenditako Hiru Errege Mahaiaraino Urmugak Euskalherria josten du, mendebala ekiarekin, iparra hegoarekin.
2021ean Mendiak eta Herriakek Urmuga berezi bat antolatzen du. Mendizaleok eta Musikariok batera Urmuga zeharkatuko dugu. Musikak batu egiten gaitu, eta uztailaren 13tik aurrera Urmuga musikaz blai jarriko dugu.
Urmuga Musikaz blai, Mugaz gaindi Musikak batu egingo gaitu.
Datak: Uztailak 13-31
Prezioa: Astea 795€-1.100€ tartean. Asteburua 220€-320€ tartean
Taldeak: 6-15 pertsona
Programa:
UZTAILAK 13/01. Angulo portutik (720m) - Urduña portura (900m)
Garobel (Sálbada) mendilerro barna. Gailurrak : Urieta 1.113, Eskutxi 1.178, Iturrigorri (Tologorri) 1.066. 6-7 ordu
UZTAILAK 14/02. Urduña- Altube portura (650m)
Gibijo zehar. Delika urjauzia.Gailurrak: Peña Erea 1.110. 5-6 ordu
UZTAILAK 15/03. Altube - Barazar portura (607m)
Gorbeia Parke Naturala zeharkatuko dugu. Gailurrak: Gorbeia 1.475, Aldamin 1.376m. 9 ordu.
UZTAILAK 16/04. Barazar - Urkiola portura (712m)
Dantzaleku 741 m, Arginsolis 729m, Pagobakar 687m. 4 ordu.
UZTAILAK 17/05. Urkiola - Arlaban (587m)
Urkiola Parke Naturalaren bihotzean. Anboto 1.296, Orisol 1.127. 9 ordu.
UZTAILAK 18/06. Arlaban - Aumuategi - Usakoetxena (920m) – Urbia 1.257m
Elgea mendilerroan, gainik gain, Zadorra urtegia begibistan. Mugarriluze 1.109m. Urbia. 7,5 ordu.
UZTAILAK 19/07. Urbia - Otzaurte portura (652m)
Arbelaitzetik Aitzkorriko Ertza. Aitzkorri 1.528m. 8-9 ordu.
UZTAILAK 20/08. Otzaurte - Lizarrusti portura (615m)
Altzania basoetan murgildurik: kromletx eta trikuarriak. Intsusburu 946m. 6,5 ordu.
UZTAILAK 21/09. Lizarrusti - Albiasu herrira (617m)
Aralar iparraldean, larra zabalak, basoak, gure mitoen mendia. Putxerri 1.296m, Errenaga 1.282m. Arkuek.
UZTAILAK 22/10. Albiasu - Orin-gaña lepoa (990m)
Larrau, Araxes, Leizaran eta Ezkurra ibaiak sortzen dira gain hauetan. Ireber 1.206m. 6 ordu.
UZTAILAK 23/11. Orin-gaña- Belate (847m)
Ultzama eta Baztan artean, aintzinako Kontrabandisteen bidetatik. Ireber 1.197m. Larremiar galtzada.
UZTAILAK 24/12. Belate - Urkiaga lepora (912m)
Argintxo lepotik, Auñamendietako korapilo geologikoa. Saioa 1.418m. Belateko galtzada. 7,5 ordu.
UZTAILAK 25/13. Urkiaga - Ibañeta (1.057m)
Kintoako mendietatik, Ibañetara, Auñamendietako atea. Adi 1.459m, Mendiaundi 1.213m, Lindux 1.220m.
UZTAILAK 26/14. Ibañeta - Azpegi (950m)
Lepoeder, Bentartea, Arnostegi, Organbide, historiaz beteriko mendi atakak. Urkulu 1.423m. 8 ordu.
UZTAILAK 27/15. Azpegi - Burdinkurutzeta (1.135m)
Okabe aurkituko dugu, Euskalherriko estazio megalitikorik garrantzitsuena. Okabe 1.456m. 7 ordu.
UZTAILAK 28/16. Burdinkurutzeta - Bagargiak (1.327m)
Zuberoako mendietan . Iratiko Txaletetan lo egingo dugu, hurrengo egunean 17garrena egiteko. 7 ordu.
UZTAILAK 29 /17. Bagargiak - Larraineko lepoa (1.573m)
Orhi Mendia igaroko dugu: “Orhiko txoria, Orhin laket”. Zazpigaina 1.765m, Orhi 2.017m. 8,5 ordu.
UZTAILAK 30/18. Larraineko lepoa - Erraize (1.578m)
Holtzarte, Kakueta goitik. Otsogarrigaña 1.923m, Binbaleta 1.758m. 8,30 ordu.
UZTAILAK 31/19. Erraize – Hiru Erregeen Mahaia (2.446m)
Auñamendi. 9 ordu.
Zailtasuna (1-5): 3
Sasoia (1-5): 4
Barne dago:
- Mendi gidaria
- Antolaketa
- Furgoneta edo Bus eguneko jardunaldiaren bukaeratik aterpera, eta aterpetik hurrengo eguneko jardunaldiaren hasierara.
- Material pertsonalaren garraioa.
- Aterpeak mantenu erdian.
Ez dago barne:
- Edariak
- Mendiko otorduak
- Istripu asegurua
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.