Urmuga Zeharkaldia era ezberdinetan egin dezakezue, 5 aukera:
* Asteburua: Ostiral gabetik igandera. Asteburu 1, 2 edo 3tan.
* Aste osoko zeharkaldia:
- Uztailak 14-Uztailak 19
- Uztailak 20-Uztailak 26
- Uztailak 27-Abuztuak 01
* Bi astetako zeharkaldia.
* 19 egunetako Urmuga zeharkaldi osoa
* Egun bakarrekoa: Irekia da egun bateko jardunaldia osatzea edo mendi kontzertu bat ikustera igotzea.
Urmuga
Ertz luze batek gurutzatzen du EH mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu. Ertz luze eder honek Urmuga du izena.
Euskalherria Urmugaren bi aldetan bizi da. Salbada Mendilerrotik Auñamenditako Hiru Errege Mahaiaraino Urmugak Euskalherria josten du, mendebala ekiarekin, iparra hegoarekin.
2020an Mendiak eta Herriakek Urmuga berezi bat antolatzen du. Mendizaleok eta Musikariok batera Urmuga zeharkatuko dugu. Musikak batu egiten gaitu, eta uztailak 14tik aurrera Urmuga musikaz blai jarriko dugu.
Urmuga Musikaz blai, Mugaz gaindi Musikak batu egingo gaitu.
Datak: Uztailak 14-abuztuak 01
Prezioa: Astea 670€-770€ tartean. Asteburua 255€-305€ tartean
Taldeak: 6-15 pertsona
Programa:
UZTAILAK 14/01. Angulo portutik (720m) - Urduña portura (900m)
Garobel (Sálbada) mendilerro barna. Gailurrak : Urieta 1.113, Eskutxi 1.178, Iturrigorri (Tologorri) 1.066. 6-7 ordu
UZTAILAK 15/02. Urduña- Altube portura (650m)
Gibijo zehar. Delika urjauzia.Gailurrak: Peña Erea 1.110. 5-6 ordu
UZTAILAK 16/03. Altube - Barazar portura (607m)
Gorbeia Parke Naturala zeharkatuko dugu. Gailurrak: Gorbeia 1.475, Aldamin 1.376m. 9 ordu.
UZTAILAK 17/04. Barazar - Urkiola portura (712m)
Dantzaleku 741 m, Arginsolis 729m, Pagobakar 687m. 4 ordu.
UZTAILAK 18 LARUNBATA/05. Urkiola - Arlaban (587m)
Urkiola Parke Naturalaren bihotzean. Anboto 1.296, Orisol 1.127. 9 ordu.
UZTAILAK 19 IGANDEA/06. Arlaban - Aumuategi - Usakoetxena (920m) – Urbia 1.257m
Elgea mendilerroan, gainik gain, Zadorra urtegia begibistan. Mugarriluze 1.109m. Urbia. 7,5 ordu.
UZTAILAK 20/07. Urbia - Otzaurte portura (652m)
Arbelaitzetik Aitzkorriko Ertza. Aitzkorri 1.528m. 8-9 ordu.
UZTAILAK 21/08. Otzaurte - Lizarrusti portura (615m)
Altzania basoetan murgildurik: kromletx eta trikuarriak. Intsusburu 946m. 6,5 ordu.
UZTAILAK 22/09. Lizarrusti - Albiasu herrira (617m)
Aralar iparraldean, larra zabalak, basoak, gure mitoen mendia. Putxerri 1.296m, Errenaga 1.282m. Arkuek.
UZTAILAK 23/10. Albiasu - Orin-gaña lepoa (990m)
Larrau, Araxes, Leizaran eta Ezkurra ibaiak sortzen dira gain hauetan.Ireber 1.206 m. 6 ordu.
UZTAILAK 24/11. Orin-gaña- Belate (847m)
Ultzama eta Baztan artean, aintzinako Kontrabandisteen bidetatik. Ireber 1.197. Larremiar galtzada.
UZTAILAK 25 LARUNBATA /12. Belate - Urkiaga lepora (912m)
Argintxo lepotik, Auñamendietako korapilo geologikoa. Saioa 1.418. Belateko galtzada. 7,5 ordu.
UZTAILAK 26 IGANDEA /13. Urkiaga - Ibañeta (1.057m)
Kintoako mendietatik, Ibañetara, Auñamendietako atea. Adi 1.459, Mendiaundi 1.213, Lindux 1.220.
UZTAILAK 27/14. Ibañeta - Errozate (1.076m)
Lepoeder, Bentartea, Arnostegi, Organbide, historiaz beteriko mendi atakak.Urkulu 1.423. 8 ordu.
UZTAILAK 28/15. Errozate - Burdinkurutzeta (1.135m)
Okabe aurkituko dugu, Euskalherriko estazio megalitikorik garrantzitsuena. Okabe 1.456. 7 ordu.
UZTAILAK 29/16. Burdinkurutzeta - Bagargiak (1.327m)
Zuberoako mendietan . Iratiko Txaletetan lo egingo dugu, hurrengo egunean 17garrena egiteko. 7 ordu.
UZTAILAK 30 /17. Bagargiak - Larraineko lepoa (1.573m)
Orhi Mendia igaroko dugu: “Orhiko txoria, Orhin laket”. Zazpigaina 1.765, Orhi 2.017. 8,5 ordu.
UZTAILAK 31/18. Larraineko lepoa - Erraize (1.578m)
Holtzarte, Kakueta goitik. Otsogarrigaña 1.923, Binbaleta 1.758m. 8,30 ordu.
ABUZTUAK 01 LARUNBATA/19. Erraize – Hiru Erregeen Mahaia (2.446m)
Auñamendi. 9 ordu.
Zailtasuna (1-5): 3
Sasoia (1-5): 4
Hurrengo irteera:
Uztailak 14
Barne dago:
- Mendi gidaria
- Antolaketa
- Furgoneta edo Bus eguneko jardunaldiaren bukaeratik aterpera, eta aterpetik hurrengo eguneko jardunaldiaren hasierara.
- Material pertsonalaren garraioa.
- Aterpeak mantenu erdian.
Ez dago barne:
- Edariak
- Mendiko otorduak
- Istripu asegurua
Azken tokiak
Azkar eman izena, jarduera hauetarako azken tokiak bakarrik geratzen zaizkigu:
Ez dago horrelako jarduerarik.
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.