Madeira
Madeira ozeanoko ur gaineko lorategia da, loreen uhartea, Atlantikoko perla, urte guztian zehar loratzen den uhartearentzat hiru izen.
Madeirak itsaspeko mendikate baten punta eratzen du, itsas hondotik zerurantz.
Funchal Hiriburuaren eta Pico Ruivo artean, maiz hodei-burukoaz estalita, kontraste-mundu bat dago: hegoaldeko kosta ikaragarria, Paúl da Serra ordoki ederra, herrixka zoragarriak.
Paisaia menditsu eta berde joria, ur-jauzi eta ureztatze kanal sare bereziko ehunka kilometrorekin, Levadak, ibilbiderik onenak pasatzen diren tokia.
Gauza bat solik falta zaio Madeirari: hondar-hondartza bat. Porto Santoko ondoko uharte txikian ugari dira ordea, aukera bikaina egun pare bateko luzapena egiteko hondartza hauetara.
Datak: Martxotik abendura
Prezioa: 1.465€ ggb
Taldeak: 2 pertsonetatik aurrera
Barne:
Bilbo/Funchal/Bilbo hegaldia
Ostatu guztiak mantenu erdia
Lekualdatze guztiak
Ez barne:
Mendiko Picnic-ak.
Norberarenbestelako gastuak
Goi mendi gidaria: txango zailetarako aukera.
Programa:
1go eguna: Bilbo / Lisboa / Funchal.
Madeirara hegaldia eta uhartean eta bere jendeekin lehen kontaktua. Funchal-en bisita.
2. eguna: Frio Ribeiro zeharbidea.
Frio Ribeiroko baso-etxea Portela-ko portuarekin elkartzen duen ibilbide lasai eta atsegina. Ibilbidearen gehiengoa ubide baten ondotik igaro da, uharteko hegoaldea uraz hornitzeko erabiltzen dena, Cabeço Furado-ko haitzeko mozketa ikaragarriagatik pasatuz.
3. eguna: Boca Encumeada – Curral de Freiras zeharkaldia.
4. eguna: Lagao do Vento, Risco.
5. eguna: Travesía Fonte do Bispo – Ribeira de Janela.
6. eguna: Porto Moniz – Santana.
7. eguna: Achada de Texeira – Pico Ruivo – Pico Areeiro zeharkaldia
8. eguna: Pico das Pedras - Queimadas – Ilha zeharkaldia
9. eguna: Punta San Lourenço. Funchal.
10. eguna: Funchal – Lisboa - Bilbao.
Zailtasuna (1-5): 2
Sasoia (1-5): 2
Hurrengo irteerak
Denbora gutxiren buruan aterako gara, zure tokia ez baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.